Aloñara igotzeko asmoa bagenuen ere, elur asko zegoela-eta planez aldatu behar izan genuen eta Arantzazu inguruan ibili ginen. Hori bai, elur gosea aseta itzuli ginen etxera.
Joan zen igandean, Ikastola, Herri Eskola eta Morkaikon artean antolatutako mendi irteera eduki genuen. 54 haur eta beste horrenbeste gurasok Arbil mendia igo genuen.