Kanadara eramango gaitu mendi emanaldien zikloko bigarren hitzaldiak, haur, hilak 14.
Expect the Unexpected: mendi-eskia Kanadan izeneko ikus-entzunezkoa aurkeztera etorriko da Ane Hernani elorrioarra. Duela bi urte, beste hiru lagunekin batera Kanadara egindako “ametsetako” bidaiako bizipenak jasotzen ditu Expect the unexpected ikus-entzunezkoan. Mendi eskia maite duten mendizaleek helikopteroz bakarrik joan daitezkeen parajetan ibili ziren Kanadan. Elur-jausi ikaragarri baten lekuko ere izan ziren eta birala egin zen bideo batean grabatu zuten. Handik sortu zitzaien ikus-entzunezkoa egiteko ideia.
21:00etan hasiko da emanaldia, Inazio Bereziartua musika eskolako auditoriumean.