Astelehenean zabalduko da Mendaroko Kilimon Trail mendi lasterketarako izena emateko epea. Apirilaren 12an jokatuko da lasterketa, eta izenemateak www.kirolprobak.com webgunean egin behar dira aurrez.
Jarri dugu Kilimon Trailerako eguna: apirilaren 12an jokatuko da. Urtero legez, Herriko Enparantzan hasiko da, 10:00etan, eta iazko ibilbide bera izango du. 24 kilometroko ibilbidea izango da guztira, eta 1.600 metroko desnibel positiboa izango du.
Hasi dugu urtea, eta horrekin batera igandeetako irteerak ere hasi ditugu Mendaroko txirrindulariok. Hilaren 4an egin genuen aurrenekoa, eta Errege Egunean bigarrena. Hemen, datozen jai-egunetarako antolatu ditugunak.