Hiru hilabete eta erdian, 47.401 erabiltzaile izan dituzte Mintxetako igerilekuek. 2013tik ez zituzten horrenbeste erabiltzaile zenbatu, baina kontuan izan behar da ekainaren 3tik irailaren 17ra luzatu dela aurtengo bainu denboraldia, aurreko urteetan baino bi aste gehiagoan, alegia.
Kilometro bertikalen Espainiako Txapelketa lehiatu zen joan den domekan, Villanuan (Aragoi). Collaradako 2KV lasterketak lehia ofizial hori jaso zuen, FEDMEk antolatuta. Indibiduala jokatzeaz gain, selekzioen arteko txapelketa ere jokatu zen, eta Euskal Mendizale Federazioaren taldeek emaitza bikainak lortu zituzten.