Jaiki Gazte Taldea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 25 bidegorria elgoibar eibar BARRENElgoibar eta Maltzaga arteko bidegorri zatia argiztatzeko lanak hasiko ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2023 09 22 leire garate arraunlaria orio BARRENLeire Garatek (Elgoibar, 1988) Ondarrun eman zituen aurreneko lehen pausoak, bateletan, eta handik pare bat urtera hasi zen arraunean Orion. Emakumeen taldea sortzeko jendea behar zuten Orion eta taldean sartzeko aukera iritsi zitzaion 2012an. Ordutik Orioko taldean aritu da, 11 urtez.

2023 09 22 Miguel Trillo Madrid 1986 argazki erak ongarri elgoibarMiguel Trillo (Cadiz, Espainia 1953) argazkilariak Hiri tipologiak erakusketa zabalduko du gaur Elgoibarren, 19:30ean. Bisita gidatua izango da aurtengoa.

2023 09 22 2022 09 24 gararock mendaro J.A. Areta Goñi JUXEIazko bide beretik, eskutik datoz aurten ere Sotoko Hotsak eta Gararock jaialdiak. Atzo Sinuösek antolatuta Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan Harat talde berarrak emandako kontzertuari gaur eta bihar izango direnak batuta, zazpi kontzertu izango dituzte musikazaleek aukeran, bertatik bertara.

2023 09 22 iria andrade kultur kafea elgoibar BARREN aUztailetik itxita egon ostean, joan zen bariku arratsaldean zabaldu zuten berriro Aita Agirreko Kultur Kafea. Iria Andrade gazte elgoibartarrak kudeatuko du aurrerantzean taberna, eta dituen ideia eta asmoen berri eman dio BARRENi.

2023 09 22 presidente aldaketa euskaltzaleon topagunea Kike Amonarriz eta Irati Iciar TOKIKOMIrati Iciarrek (Oñati, 1975) hartuko du Kike Amonarrizen (Tolosa, 1961) lekukoa Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaritzan, gaur, irailak 22, Ermuan egingo den Batzar Orokorrean. Zuzendaritzako kide izan da orain arte, eta ikasitakoez zein aurrera begirakoez berba egin du Amonarriz lagun duela.

2023 09 22 elgoibar kaleaElgoibarko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera sustatzea da Udalaren eta Elgoibarko Izarraren helburuetako bat, eta horren harira, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduek eremu digitalean euskara zenbat erabiltzen duten aztertu du Dendartean elkarteak, Gipuzkoako merkataritza, ostalaritza, zerbitzu, enpresa eta autonomoen taldeak.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza