Haritz EDT

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Errosarioko Amaren ezpata dantza Soarte 4980Datorren larunbatean, urriak 7, Errosarioko Amaren egunean, izen bera daraman ezpata-dantza kaleratuko dugu Elgoibarren bederatzigarrenez. Urtero bezela, dantzariek, musikariek eta arkabuzeroek alde zaharreko kaleetan egingo dugu kalejira.

Azken urteetan egin ohi dugun bezala, udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea egingo dugu 12:00etako meza nagusia hasi baino lehen. Ondotik, elizan dantzatuko dute ezpata-txikiek lehenengoz. Meza amaitu eta gero elizako atarian ezpata-dantzari talde osoa arituko da dantzan eta ondoren Altzolako Dorretxearen aurrean egingo da geldialdia. Ohiko legez, Errosario kalera abiatu eta bertako Ama Birjinaren irudiaren azpian ere dantzatuko da ezpata-dantza. Azken geldialdia, Kalegoen plazan izango da, honela beraz, bost geldialdi eta beste horrenbeste dantzaldi egingo ditugu Haritzeko dantzariok.
Errosarioko Ama Birjinaren egunean bertan, beraz, ezpata-dantzako erropak jantzi eta txistularien doinura dantzari ekingo diogu goizeko 12:00etako meza nagusiaren ondotik.

• Errosarioko Amaren ezpata-dantza

  • Urriak 7, larunbata, Kalegoen plazan
  • 11:55ean, meza aurretik sarrerako zubia
  • 12:00etako mezan, ezpata-dantza
  • Meza ondoren, segizioa alde zaharrean

ezpata dantza elgoibar haritz edt soarte

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza