Anoetan ekainaren 21ean egingo den ekitaldira joateko autobusak antolatu ditugu, bi ordutegitan.
Goizez joan nahi duenarentzat 10:00etan irtengo da autobusa Maalatik eta zuzenean arratsaldeko ekitaldira joan nahi duenarentzat 15:30ean, leku beretik. Bueltakoak 20:00etan izango dira.
Autobuserako txartelak gaur bertan erosi ditzakezue Plazan jarriko dugun mahaira gerturatuta edo bestela Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Animatu. Ikaragarria izango da.Ekitaldirako sarrerak eta materiala ere salgai dauzkagu. Elgoibarren, plazan izango gara gaur, hilak 12, baina nahi duenak Pitxintxun eta Gorostizan ere eskura ditzake ekitaldirako sarrerak.