Gure Esku Dago

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-06-08 gizakateaZorionak Elgoibar! Ekainaren 8an Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Kate erraldoian parte hartu zenutenoi eskerrik asko! Denon artean ekimena borobiltzea lortu genuen!

 

Eskualdeko gainontzeko herrietako Gure Esku Dago ekimenaren baitango lantaldeek bultzatuta hasi ginen Elgoibarren Kultur Etxeko Sotoan elkartzen. Hasiera nahiko gogorra izan zen, gehienbat taldeko kideen denbora libre faltagatik. Honi gehitu behar izan genion inork ez zeukala argi egin beharreko lana zein zen, Gipuzkoako lantaldeak berak ere ez zituelako erizpide garbiak ematen. Hala ere, Debabarrenako eskualdea batzen hasi ginenean denon aportazioei esker taldea norabidetzen hasi zen eta taldekide berriak erakartzea lortu genuen eta orduan bai, gauza txukunak egiteko aukera zabaldu zitzaigun.

Elgoibarren ahoz ahoko lanari esker eta Plazan ostiraletan jarritako mahaiak ahalbideratuta 640 aurre atxekimendu lortu zituen erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak. Ekainaren 8ko Giza Katean, Plaentxiarrekin erdibana bete genuen kilometroan 1615 pertsonak hartu zuten parte, hasiera batean jarritako helburua bikoiztuz.

Orain gutxi arte pentsaezina zen horren jende desberdina herri baten erabakitzeko eskubidearen alde elkar eskua emanda ikustea eta benetan pozik gaude lortutako emaitzarekin.

Ekainak 8an Giza Katera sentsibilitate desberdineko jendea gerturatu zen bezala, Elgoibarko lantaldeak aniztasun horren adierazgarri izan behar du eta dinamika honen baitan lan egiteko prest dagoen edonor gonbidatu nahi dugu gurekin harremanetan jartzera. Hala nola, zuen inguruan oraindik bere atxekimendua eman ez duenak ere jakin dezala oraindik egin dezakeela Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.helbidera email bat idatziz edo zuzenean guregana gerturatuz.

Ekainaren 8ko Giza Katea abiapuntu besterik ez da izango Herri honen Erabakitzeko Eskubidearen Aldarrikapenean, beraz, hemendik aurrera burutuko diren ekimenen berri emateko jarriko gara berriro zuekin harremanetan.

Besterik gabe, eskerrik asko denori eta animo!

Elgoibarko Gure Esku Dago.

  •  Elgoibar eta Mendaroarron aipamena barren.eus atarian

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza