Gure Esku Dagok elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herriko herri guztietan gaur, astearterako, 19:00etan 'Junts' lelopean.
Herritarren borondateari bide emateagatik kartzeleratu dituzte Jordi Sánchez eta Jordi Cuixart, eta modu horretan abisua eman die Espainiak erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduei. Gogoratu: gaur, 19:00etan, Herriko Enparantzan elkartuko gara, demokraziak eta erabakitzeko eskubideak gure babesa behar dutelako, eta Kataluniak, gure beroa.