Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Elgoibarko Nerabe Zerbitzutik udarako eskaintza oparoa antolatu dugu. 2004-2009 urteen artean jaiotako nerabeek izango dute parte hartzeko aukera eta udaleku, tailer eta irteera ezberdinetan izen emateko prozesua martxan da.

Udalekuei dagokienez, hiru mota eskainiko dira: irekia, ibiltaria eta surf ikastaroa. Udaleku irekia bost egunekoa izango da, ekainaren 27tik uztailaren 1era arte hain zuzen ere eta plan desberdinak egingo dira: egurrezko kaxak muntatu eta margotzeko tailerra, Lasertag-era (Donostia) egun pasa, Zumaira irteera iluntze batean, Gamarrako (Gasteiz) parkera egun pasa eta boleibol txapelketa Deban goiz batean. Udaleku ibiltaria uztailaren 11tik 13ra izango da eta oinez Elgoibar-Bergara-Oñati ibilbidea egingo dugu bi gau bertan pasatuz. Azkenik, "Surf ikastaroa" uztailaren 26tik 29ra izango da eta egunero egun erdiz Zumaiara joango gara.

Bi tailer ere antolatu ditugu ostiral goizetan, alde batetik xaboi tailerra uztailaren 16an eta bestetik tie-dye tailerra, uztailaren 22an, non kamisetak, poltsak eta beste hainbat gauza tindatuko ditugun.

Azkenik, lau irteera (egun pasa) antolatu ditugu. Uztailaren 4an Mendexako abentura parkera joango gara bertako soka zirkuituak egitera eta ondoren Lekeitioko hondartzan pasako dugu arratsaldea. Uztailaren 6an Logroñoko igerilekuetara joango gara. Uztailaren 18an Zubietako paintballera izango da irteera eta azkenik uztailaren 20an Barakaldoko Ongravity parkean arituko gara salting eta skate-az gozatzen.

Beheko irudian daude ekintza bakoitzaren prezioa (orokorra eta deskontuekin) eta izen ematea burutzeko nondik norakoak. Maiatzak 22an izango da azken eguna eta baimenak eta ekintzaren kuota (esku dirutan) Gaztelekura ekarri beharko dira.

Uda laburpena

 

Informazio gehiago behar izanez gero, hauek dira harremanetarako bideak:

  • 943743228
  • 628170330
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Instagram: @elgoibarkogaztelekua

-Gaztelekuko hezitzaileak-

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza