Gaztelekua

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Neguko oporraldia gerturatzen ari da eta ekintza bereziak egiteko asmoa dugu. Hauen antolaketarako hainbat asanblada egingo dira Gaztelekuan.

Eskaintza parte hartzailea izan dadin, nerabeen nahiak kontuan hartu eta beraiekin elkarlanean sortutako planak egingo ditugu. Horretarako, adinka banatutako asanbladak antolatu ditugu Gaztelekuko lokalean. Bertaratzeko aukerarik ez dutenek, sare sozialen bidez, telefonoz edo Gaztelekuko lokalera gerturatuta ere izango dute beraien iritzia emateko aukera. 

Bestalde, 2004, 2005, 2006 eta 2007. urteetan jaiotakoekin, neguko oporraldia antolatzeaz gain, udara begirako proiektuari buruz ere hitz egingo dugu. 

Honakoak dira asanbladen datak:

 Azaroak 11 -18:30 → 2009an jaiotakoentzat

Azaroak 12 - 18:00→ 2008an jaiotakoentzat

Azaroak 12 - 19:30 → 2006an jaiotakoentzat

Azaroak 19 - 18:00 → 2007an jaiotakoentzat

Azaroak 19 - 19:30 → 2004/2005ean jaiotakoentzat

Norbaitek beste adin tarte bateko asanbladan parte hartu nahiko balu, taldearekin erosoago sentitzen delako, hezitzaileoi adieraztea beharrezkoa izango da.

 

Asanblada guztiak

-Gaztelekuko hezitzaileak-

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza