Azken boladan, hainbat lagun hurbildu zaigu olioaren kanpainaz galdezka. Askok esan digute gustura gelditu zirela olioarekin baina urte osoko kalkulua egitean motz gelditu zirela.
Gaurtik hasita, azaroaren 8ra bitartean, Errigoraren saskia eska dezakezu. Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuak 50 euroren truke eskuratzeko aukera duzu. Kanpaina honetan Elgoibarko Ikastolak eta AEK-k ere parte hartuko dute.
Hartu Errigoraren saskia eta eman, eman bultzada Nafarroa hegoaldeko ekoizpenari ontzi bakoitza zabaltzean. Eman laguntza bertako euskalgintzari. Eman kolorea gure geroari.
Elgoibarko eta Mendaroko 70 etxetara iritsi dira aste honetan Nafarroako hegoaldeko kontserba loteak, Errigora ekimenaren bidez.
Egunotan, Nafarroan ekoiztutako olioaren kanpainari ekin diogu. Nafarroako olioa Elgoibarrera ekarriko du Errigorak, ekoizleengandik kontsumitzaileengana, zuzenean, eskutik eskura.