Azkena! Honekin emango diogu amaiera Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroari. Gotzon Barandiaranen eta Rafa Ruedaren eskutik helduta ibili gara azken bost asteetan (eskerrik asko, bioi!), eta euskal idazle eta musikarien artean sortutako kantagintza ikusi eta aztertu dugu.
Bagoaz, poliki-poliki, gaur egungo kontu eta kantuetara hurbiltzen. Azken-aurreko saioa izan dugu gaurkoa, eta pasa den mendeko 80ko hamarkadan zentratu gara, batez ere. Gotzonen esanetan, punk eta rock musikaren eztanda izan zen urte haietan: musika-talde asko sortu ziren, gaztetxeak puri-purian, ikastolen aldeko jaiak, Bai Euskarari ekimena ... Gotzonen berbetan, “gure herriak bizi izan dituen egun sumenditsuenak izan ziren”.
Hastear gaude Gure imajinarioa kantagintzaren bitartez ikastaroko bigarren saioa. Rafa Ruedak prest dauzka gitarra eta mikrofonoa; Gotzon Barandiaran, berriz, ordenagailu aurrean dago, eta dena bere tokian dagoen begira; eta beste 14 lagun inguru, berriz, biei begira, haien kantuak eta kontuak entzuteko egarriz.
Zein garrantzia du gure kantagintzak euskaldunon imajinarioan? Zein zen kantagintzaren funtzioa duela 50 urte? Eta gaur egun, XXI. mendean, zein balio ematen diogu herritarrok kantagintzari?
Dena prest daukagu Belaustegiko jan-edanekin eta Iparraldeko kantuekin gozatzeko.