Elgoibar Ikastola

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Urtero bezala, 2015ean ere XXXV. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa antolatuko da. Martxoaren 18an ikastolan idatzizko saioa eta saio didaktikoak gauzatuko dira. Baita bat-bateko saioa ere.

Elgoibar Ikastola Google-ek martxoaren 16 eta 17an Bruselasen antolatu duen “Chromebook Pilot and Professional Development” programan parte hartzera gonbidatua izan da. Programa hori gelako jardueretara eszenatoki pedagogiko berritzaileak ekartzeko egina da.

Bihar eguraldi txarra iragarrita dagoenez, XVIII. Pilota Eguna ikastolako frontoian ospatuko da.

Larunbat honetan, martxoaren 14an,  XVIII. Pilota eguna ospatuko dugu Kalegoen plazan (euria eginez gero, Ikastolako frontoian). Pilota partidak DBH-ko ikasleekin goizeko 10:30ean hasiko dira. Ondoren, 11:00etan Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izango da.

Martxoaren 2an, Oihan Vega DBH-ko ikasleekin egon zen. Gaur egun euskarak komunikabide ezberdinetan duen presentzia eta hedabideek gure hizkuntzari ematen dioten tratamenduaz hausnartzeko gonbidatu zituen ikasleak.

Kontseiluak deituta, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa egingo da otsailaren 28an, larunbatez, Donostian. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Gipuzkoa plazatik. 

Gaur arratsaldeko 15:15ean ikastolatik plazara kalejiran joango gara eta bertan dantzan arituko gara. Bertan parte hartzera animatzen zaituztegu!

 

inauteriak

 

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza