Elgoibar Ikastola

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Kontseiluak deituta, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa egingo da otsailaren 28an, larunbatez, Donostian. Manifestazioa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Gipuzkoa plazatik. 

Hauxe da manifestazioaren karira Kontseiluak argitara eman duen agiria:

"Mezu bat errepikatzen ari zaigu behin eta berriro: Ez zarete nor, ez zarete askeak, euskaraz bizitzeko neurriak hartzeko!!! Azken asteotan behin eta berriro, eta are indar handiagorekin, ari zaigu hori gogorarazten: Estatuetako ordezkariek Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izendatu izana epaitegietara eramanez, UEMAko hainbat udali aktak euskaraz idazteagatik helegiteak jarriz, Ipar Euskal Herriko ikastolei elkartasunezko diru-laguntzak baliogabetuz, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako euskara dekretuak auzitegietara eramanez. Estatuetako ordezkariek ez ezik, Nafarroako Gobernuak ere bide bertsuari ekin dio, besteak beste, Baztango Udalak onartutako euskara planari helegitea tarteratuz.

p19ejbnqlr1a1el553lk1a6l1ll84Euskaraz bizitzeko nahiari erantzuteko hartzen diren erabakien zein neurrien kontrako erasoaldi gero eta bortitzagoa pairatzen ari gara, hain zuzen ere, gure nahia, gure etorkizuna, haien esku dagoela gogorarazi nahi digute, oztopoen zein ukazioaren bidez, edota euskarari berari balioa kenduz.

Halere, egoera hori irauli egin behar da. Honez gero, hainbat udalek oztopoei aurre egin eta haien jardunari eusteko determinazioa erakutsi dute. Determinazio hori txalotu eta babestu behar dugu, euskaraz bizi nahi duten herritarrak alboan behar dituzte, eta urratsa eman ez dutenei ere dei egin behar diegu gure nahia errealitate bihurtzeko urrats berriak eman ditzaten.

Norbanako, eragile, erakunde, instituzio guztien determinazioa da oztopo hauei guztiei aurre egiteko dugun bide eraginkorrena. Guztiok batera lortu egingo dugu. Ez dago gure arteko batasunaren indarra geldituko duen ezer. Bada garaia urratsa emateko: Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!"

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza