Eire Vila

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Aski ezaguna da Ituren eta Zubietako joaldunek inauterietan egiten duten ibilbidea. Astelehenean Zubietatik Iturenera, asteartean Iturenetik Zubietara. Baina hain ezagunak diren astelehen eta astearteaz haratago bada festarik Ituren eta Zubietan. Baita Aurtitzen ere.

2014-10-05_Elorrio-Errebonbilloak_EV-5214

Ezohiko hitzordua da goizeko bostak, lanerako behintzat. Baina hala tokatu zitzaidan urriaren 5ean Elorriora joan nintzenean. Urriaren lehenengo igandean ospatzen da Errebonbillo eguna, izen horrekin ezagutzen da urtero egiten den alardea.

San Migel eguna toki askotan ospatzen da. Hala, San Migel egunez toki askotan dantzatzen da. Orain urtebete, San Migeletan egiten diren zenbait dantza zerrendatu genituen dantzan-eko albiste batean. Eta momentu hartan konturatu ginen Igantziko ezpata-dantza oso ezezaguna genuela, ezezagunegia. Horrela, hurrengo urterako erronka finkatu genuen. 2014ko irailaren 29an, Igantzira joango ginen. 

Iritsi zen 2014, eta iritsi zen iraila. Eta handik eta hemendik tira eginez lortu nuen Igantziko txistulari eta dantza maisuaren kontaktua, Amadeo Arretxea (bide batez, aprobetxatu nahi dut, eta eskerrak eman kontaktuak lortzen eta gure lana errazten laguntzen diguzuen guztiei).2014-09-29_Igantzi-San-Migel-ezpata-dantza_EV-4859

Igantziko dantzariak. Igantzi, 2014-09-29. Argazkia: Eire Vila / dantzan CC BY-SA

Dantzan Logo Ona rDantza egitea nuen afizio. Kamera gertu izatea ofizio. Eta konturatu gabe, afizio eta ofizioak bat egin zuten egun batean. Lagun batek esan zidan: "gertatu zaizuna da, konturatu gabe, serio hartu duzula kontua". Eta arrazoirik ez zaio falta. Beraz, seriotasuna eta dibertsioa uztartzen saiatzen naiz ahal den neurrian.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza