Abila zinen esperimentuak egiten, olioa eta ura ez zirela nahasten deskubritzeak halako zirrara sortu izan zizun beti, Arkimedesen printzipioa ongi baino hobeki ikasi zenuen, baita kimikako taula periodikoa ere.
Erotismoa eta sentsualitatea. Ikusten den eta ikusten ez denaren arteko jolasa. Kitzikatu eta plazera sortzen digu eta sexurako grina. Erotismoa ederra da zeuk aukeratuz gero, askatasunean biziz gero, baina gurearen moduko gizarte heteropatriarkaletan ez da horrela izan.
Bistan da bat baino gehiago hasia dela inauterietarako mozorro edo disfraz bila. Erosketak han, eskulanak hemen... otsailaren 25erako dena prest izateko. Nik aldiz, aspaldi utzi nion mozorroa prestatzeari eta inauteri garaian kamara daukat alboan.Duela 7-8 urte inguru ezagutu nituen inauteriak. Bai, egia da, txikitatik disfrazatu naiz sorgin, punki, pailazo... Baina 2010 inguruan ezagutu nituen Euskal Herriko hainbat txokotan ospatzen diren landa inauteriak. Ordurarte misterio bat ziren niretzat.
Tabakoaren keak pixa usaina hala-moduz estaltzen badu ere, zikina itsatsia du inguruak zigarrokin, kerru eta ganora gehiegirik gabeko pintaden forman. Begirada juzgatzaileen gordeleku ilun gazteenek, euritatik eta haizetik babes arratsaldeko pasioko aitonentzat; trenbide kalean eta geltokia parean, oharkabean joan etorri amaigabeen lekuko da bankua.
Abadiño Durangaldeko merindadeko herrietako bat da eta Zelaieta Abadiñoko auzo bat.
Landare igokarien tankeran egin dut aurrera, gorantz eguzki bila; edo inguruetako pinuak bezala, azkar eta etenik gabe, ingurua itoz horretarako, beste ezerri sortzeko aukera ukatuz eta trukean apenas itzalik itzuliz. Zabalean lekurik ez eta kabitu ezinik luzetara hazi nintzen, bertikalean, lehertuko ez banintzen.