Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioa ostiralean, hilak 17an inaguratuko da eta ohiturari jarraituz, Ongarrik eta Elgoibarko udalak antolatutako iraileko Iñaki Agirre zine zikloa bezperan hasiko da. Aurten film iraniar batek emango dio hasiera, “Khorshid” da jatorrizko izenburua eta Hijos del sol bezala itzuli dute.
Valentina, 17 urteko gazte bat, landagunera joan da bizitzera amarekin berriz hasieratik hasteko asmoz. Eskola berrian besteek zapaldu ez dezaten, Valentinak bere izen soziala erabiliko du, bere trans-izaera sekretupean gordeta. Hala eta guztiz ere, Valentinari eta haren amari arazo bat sortuko zaie institutuan gurasoen bigarren sinadura eskatzen dietenean.
Martxoaren hasieran Bilbon egin zen Zinegoak jaialdiko filmak iritsiko dira Elgoibarrera apirilaren 21ean eta 28an Ongarri eta Udaleko Berdintasun Sailaren eskutik.
Jaume Plensa Kataluniako eskultoreari buruzko dokumentalarekin topo egin nuen orain dela egun batzuk Filmin plataforman eta ez nuen dudarik izan berak proposatzen digun sentsazioen munduan murgiltzeko.