Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

azkuna zentro cartel 63zinebi 960x960

Zinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, arratsaldeko 19:30ean hasiko da Arriaga antzokian egingo duten hasiera ekitaldiarekin.

Bertan, Margarethe von Trotta aktore, gidoilari eta zuzendari alemaniarra omenduko dute Mikeldi sariarekin eta datorren ostirala bitartean dokumental eta laburmetraia ugari ikusteko aukera izango dugu Bilbon zein Filmin zinema plataformaren bidez.

Margarethe von Trotta 768x527

FILM LABURREN SAIL OFIZIALA

Inaugurazio ekitaldia bukatu ondoren Sail Ofizialean lehiatuko diren euskal film laburrak proiektatuko dira. Bihar, aldiz, estatuko film laburren estreinaldien tartea izango da.

cartel Descartes

ZIFF SAIL OFIZIALA

ZIFF sail ofizialean, nazioarteko film luzeen arteko lehia ematen da eta aurtengoa, bosgarren edizioa da. Bertan, estatuan estreinatu ez diren 9 lan izango dira ikusgai.

 

BEAUTIFUL DOCS SAILA

Lehiaketatik kanpo dagoen Beautiful Docs sailak munduko dokumentalei tartea egiten die. Bertan, Cannesen bere azken lanak estreinatu zituzten bi zinemagileren lanak ikusteko aukera izango da: Jean-Gabriel Periotek “Reotur à Reims” (Fragments) Sergei Loznitsen “Babi Yar. Context”.

 

cartel Babi Yar. Context Sergei Loznitsa

Filmin plataformak Bilboko zinema jaialdia edonora eramateko gaitasuna du eta bihartik aurrera izango dira ikusgai edizio honetako hainbat lan.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza