Butaka gorria

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 28 MatriaDonostiako zinemaldian gaur eta bihar Matria filma ikusteko aukera izango da Made in Spain sailean. Ongarri zine klubak ere proposamen bera egiten digu astebururako Elgoibarren.

 

Matria luzemetraiaren jatorria izen bereko film laburrean dago. Itzalean lan handia egiten duten emakumeen rola azpimarratzen du. Laburmetraiak 2018an Sundance zinema jaialdian Epaimahaiaren sari nagusia jaso zuen film laburren sailean. Horrek bultzada handia suposatu zuen eta luzemetraia Berlinalen estreinatu zuten iaz.

SINOPSIA

2023 09 28 butaka1

 

Filmak Galiziako kostaldeko herri batean kokatzen gaitu. Ramona era prekarioan bizi da, lan eta lan, malabarismoak eginez Estrella, alabari, etorkizun hobea emateko asmoz. Estrella bere bidea hartzeko prest dagoenean, Ramona konturatuko da bere kabuz zerbait egin dezakeela lehen aldiz.


ZUZENDARIA: ALVARO GAGO

2023 09 28 butaka2

 

Alvaro Gagok ikus entzunezko komunikazioa ikasi zuen Pontevedran eta ondoren, Chicagora joan zen antzerkia ikastera eta handik Erresuma Batura, London Film School-en zinema munduan murgiltzera. Prozesu horretan dokumentala aztertu zuen eta hainbat film labur zuzendu zituen. Arrakasta 2017an iritsi zitzaion Sundancen “Matria” film laburrari Epaimahiaren saria nagusia eman ziotenean. Beste hainbat kasutan bezala, laburmetraiak ireki zizkion ateak luzemetraiari.

 



INFORMAZIOA
Irailak 30, zapatua, 19:00etan eta 22:15etan
Irailak 1, domeka, 19:00etan
Irailak 2, astelehena, 21:00etan
Iraupena: 99”
Film sozial honek emango dio amaiera aurtengo Iñaki Agirre zikloari. Hurrengo urtera arte! Bitartean Ongarri zineklubak beste proposamen batzuk egingo dizkigu.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza