Baditugu liburutegiko galdetegiaren emaitzak. 166 lagunen erantzunak aztertu ostean, hauek dira daturik adierazgarrienak:
Ostegunean aurkeztu genuen aurtengo kanpaina. Azpian dituzue bideoa eta testua.
Duela pare bat urte mahai gainean jarri genuen Jaiki gazte taldetik Elgoibarko gazteok etxebizitza bat izateko genuen zailtasuna, eta aldi berean herrian 732 etxebizitza hutsik egotearen kontraesana. Zentzu horretan bi eskaera egiten genizkion udalari, abiapuntu gisa: Elgoibarko etxebizitza hutsen inguruko diagnostiko sakon bat burutzea eta herritarren beharrei egokitutako etxebizitza politika aurrera eramatea.
Kataluniarekin elkartasunez ostiralean aterako dugun gazte argazkira batzera deitu nahi ditugu Elgoibarko gazteak.