Angel Ugarteburu

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Idatzia dut 106 izan ginela Ternuako bira horretan, baina, txangoa bere azken egunera iristen ari den honetan, ordua da, berriro ere, bira honetan lagun izan ditugunen aipamena  egiteko.

Izenari ohore egiten dio gaur egun Placentia, Plaisance frantsesen menpeko zenean eta euskaldunek sortu zutenean PlacenÇaco portua zenak, Detxeberriren liburuan ageri denez. Gaurkoa da St. John´s harbour-era iritsi aurreko azken portua. Hemen ere ez dugu gomazko boten beharrik, baina gure ontziak herritik urruti samar laga gaitu.

XV. mendeko euskaldunek Ternuako probintzia deitzen zioten itsasoz handik balea ehizan ibiltzen zireneko lur eta itsaso haiei.

Txotx! Egiteko ordua baino lehen Xabi trikitilariarekin egon naiz eta kantu ezagun batzuen ahapaldi batzuk idatzi dizkiot.

Nabigaldi labur samarra dugu hurrengo portura. Red Bay-ra goaz eta ez dago hain urruti. 2000 biztanlerekin eusten dio herri izateari. Herri hazitxoa ere bada, Labrador eta Ternuako herrien bataz bestekoa ikusita.

Zorabioak joan dira. Chateau Bay-ko lasaitasunak, hango baso artikoaren usainak neure onera ekarri naute. Beste asko ere bai. Manu Izagirrek eman zizkigun, ingelera ondo menderatzen ez genuenoi, San Joan galeoiaren aurkikuntzaren xehetasun teknikoak eta anekdotak, gaztelaniaz.

Bigarren egunean, 17 goizean, Labrador penintsulako lurrak ikusten hasi ginen estribor aldean. Foka batzuk ere bai igerian gure ontziaren inguruan. Hantxe ainguratu dute ontzi handia, Chateau Bay-etik gertu.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza