Angel Ugarteburu

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Beste animalia batzuekin gertatzen den bezala baleak ere ez dira denak berdinak, ugaztunak izan arren badituztelako ezugarri bereziak.

Ez dakigu ziur zein neurritaraino izan ziren euskaldunak protagonista balearen ehizan eta Terranovako itsasertzak kolonizatzen, baina ez da dudarik handik ere ibili zirela arrantzaleak, Kantauri aldeko baleen kopurua murriztu ahala.

Euskaldunen eta bertako indigenen arteko harremanaren berri ematen dute toponimiak eta hizkuntzaren arrastoek ere. Ciriquiain Gaiztarroren liburua aztertzen ari nintzela izan nuen Argia aldizkarian Reyes Ilintxetak Iratxe Anduezari egindako elkarrizketa interesgarria irakurtzeko aukera eta harira datozen jakingarriak jaso nituen.

angel ugarteburu Baleazaleak ternuanKontua da, euskal arrantzaleek ere balea harrapatzen eta ustiatzen ikasi zutela errentagarria zelako eta hala iritsi zirela Atlantiar Ozeanoaren beste ertzeraino. Baina haien interesa ez zen geoestrategikoa, ezta erlijioa zabaltzea ere. Haiek ez zebiltzan mundu berriaren bila edo indietara mendebaldetik pasatzeko bidearen bila, balearen bila baizik.

Bietatik du zerbait balearen eta baleazaleen arteko harremanak. Berez hil ondoren, urak ekarrita edo talaiatik ikusi eta gero bateletan hura hil eta haren koipe zein beste gai probetxugarriak ustiatzeko portu bazterrean halako animalia erraldoiak nahitanahiez sortu behar ikusmira eta zeresana.

Umetako oroitzapenak dira. Anaietako bat (hamazazpi neba-arreba izan gara), soldadutzatik etorri eta gero Terranovara joan zen eta han egin zuen bakailao-kanpaina bat Pasaiako enpresa batean (Pysbe= Pesquerías Y Secaderos Bacalaos de España) izena emanda.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza