Angel Ugarteburu

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Goizetan gehienetan 7:30etan, bozgorailuz esnatzen gaituzte: Good morning ladies and gentlemen, good morning! Eguneko programaren berri pantailan agertzen den bitartean. Jason Edmonds komandantea da egitarauaren berri ematen diguna.

Oraindik hurbil daude bizi izan ditugun une hunkigarri eta bitxiak eta, alfonbra bat astintzean bezala, hautsak apurka-apurka datoz beherantz eta pausatzen dira modu aski anarkikoan. Kosta egiten da azalpenei segida lirain eta logikoa ematea, emozioak ere tartekatu egiten baitira.

Ekainaren 15ean sartu gara ontzian, muga bat pasatzeko egin behar diren tramiteak eginda. Estatu Batuetako ontzian sartzen gara eta, beraz, Kanadatik hara iragaiteko pasaporte eta abarren ikuskapena egin behar.

angel ugarteburu itsas adar 1 kapAzul Marino bidaia agentziak, gida egokiaz gain St. John-en pare bat egun gehiago egoteko aukera eskaintzen digunez, batzuek haren bidez egin ditugu tramiteak. Bidaia antolatzaileak, ostera, beti eduki izan gaitu ondo informatuta. Uste baino errazagoa izan da planak bideratzea.

angel ugarteburu newfoundlandIn the footsteps of basque whalers in Newfoundland and Labrador.06/2017. Hala dio New York-en enpresa duten Arizmendi aita-semeek txango honetarako prestatu zuten pin-aren irakurgaiak, marrazki apropos baten biran.

Nola diren kontuak! Anaia nagusi bat Ternuan bakailao-arrantzuan ibili izanak eragin zuen nik ume-umetatik entzuna izatea Terranova eta hango bakailao arrantzaren zein giro hotzaren berri.

Irakurri ditudan liburuetako batek badu, bere laburrean, euskal baleazaleen ekintzekiko hurbiltasunak ematen duen indarra.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza