Bihotza bazterrean utziko banu, aise kontatuko nizuke Urbeltzen azken ikuskizunean zer aurkituko duzun: Pio Baroja donostiar idazleak sortutako pertsonaia baten bizitza, Martin Zalakain abenturazalearena. Gidoiaren oinarri Harkaitz Canok paratutako testu ederra, Ander Lipus antzerkigilearen ahotan.
Lagun bati erakutsi diot argazkia. Galdetu diot: zer iradokitzen dizu? Erantzun dit: argazkiyan zati nagusiyak, ertzak, kenduz geo, gorputz barruko organoen erretrato bat dirudi. Itsasoak hondarrera eramandako enborra bizitzak gogor kolpatutako gorputza izango litzateke haren ustez, minez dagoen gorputz bat.
Karakaten izan naiz gaur ere. Giro ederra dago. Eguzki hotza, belardiak lasai, zaldiak ere bai. Larunbateko jendetza eta zaratarik ez gaur.
Lagun batek esan dit: loramen, gaur hartu kaskoa eta arnesa, mendira joango gara eta. Eta halaxe izan da, mendira joan gara. Baina aitortu behar dut: kaskoa eta arnesa hartzeak urduritasuna eragin dit.