Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 04 ainhoa lendinez elgoibar barren PSR Pyrenees Stage Run 12018an zerbait ezberdina egin nahi nuen, dortsala jantzita, baina zerbait berezia. Urtebe eta erdi inguru da Igonek eta biok elkar ezagutu genuela. Amets egiten duen pertsona iruditu zitzaidan hasieratik eta horregatik jo nuen harengana: amets bat elkarrekin gauza genezakeen susmoa neukan. Bete-betean asmatu nuen.

Lofotenetik iritsi eta muxu bat emanez agurtu nituen eskiak garajean. Apirilak 8 egun baino ez zeuzkan eginak, eta gogotsu nengoen mendi lasterketetan hasteko. Gutxi entrenatuta ere, Arrasate-Udalatx eta Aloñako mendi lasterketetan atera nahi nuen. Eguraldi makurra izanagatik, goizean goiz hainbat korrika saio egin nituen bi astean. Ederra izan zen. Buruak baietz esaten zidan, eta gorputzak ere bai.

Urte eta erdi inguru da elikadura errotik eta erabat aldatu nuela. Aldaketa horrek, neurri handi batean, bizitza bera ere aldatu zidala esango nuke. Ordutik elikadura aholkuak ematen saiatu naiz inguruko lagun eta senideei; ez noski, arlo honetan daukadan jakituragatik, nik neuk bizitako esperientzia kontatuz, zerbait laguntzeko asmoz, baizik.

2018 06 15 hitz klik loramen iosu juaristiZintzilik. Harietatik zintzilik txotxongiloak, eta adarretatik saguzarrak. Zintzilik leihoetan arropa bustiak, eta kanpandorreetan kanpaiak.

Hiru hegaldiren ostean, buruko mina nagusitu zitzaidan bidaian. Ez gaude ohituta: ez hegazkinean bidaiatzen, ez leku itxietan horrenbeste denbora egiten. Etxetik irten eta 20 ordura iritsi ginen Lofotenera, Norvegiara.

hitzetaklik iosu juaristi loramen martin

Larre berdeak, etxe zuri, teila gorriak,
jendarme auto bat bidean 
bildots artean pasatzen.

Bihotza bazterrean utziko banu, aise kontatuko nizuke Urbeltzen azken ikuskizunean zer aurkituko duzun: Pio Baroja donostiar idazleak sortutako pertsonaia baten bizitza, Martin Zalakain abenturazalearena. Gidoiaren oinarri Harkaitz Canok paratutako testu ederra, Ander Lipus antzerkigilearen ahotan.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza