Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 29 whatsappWhatsApp difusio zerrenda bat sortu nahi du Mendaroko Udalak ekainaren lehen hamabostalditik aurrera herritarrei informazioa zabaltzeko. Difusio kanala alde bakarrekoa izango da, eta ez du balioko bizilagunen kexak edota iradokizunak jasotzeko.

2021 04 29 udalbus autobusa elgoibar urazandinElgoibarko udalak Eibarko Eibarbus SL garraio enpresari esleitu dio herri barruko autobus zerbitzua, datozen bi urteetarako. Udaletik jakinarazi dutenez, zerbitzuak doakoa izaten jarraituko du "ekaina edo uztailera arte", Udalbus zerbitzua arautzeko ordenantza behin betiko onartu arte.

2021 04 23 aurrekontu partehartzaileak postontzia aitagirreDomekara arte eman daiteke botoa Elgoibarko Udalaren 2021eko aurrekontu parte-hartzaileetan. Bigarren fasera igaro ziren hamasei proiekturen artean bost proiektu aukera ditzake herritarrek.

2021 04 14 debemen dirulaguntza elgoibar udalaElgoibarko Udalak eta Debemenek 2021erako lankidetza hitzarmena sinatu dute, eta horri esker, 54.905 euroko dirulaguntza jasoko du landa garapenerako elkarteak Udaleko hirigintza, kultura eta sustapen ekonomia sailetik.

2021 04 12 aurrekontu parte hartzaileak elgoibar jolasparkeaPartaidetza bidezko aurrekontuetako bigarren fasea abian da, eta herritarrek hamasei proiekturen artean gogokoenari botoa emateko aukera izango dute orain, apirilaren 25era bitartean. Elgoibarko Udalak bost proiektu bozkatuenak gauzatuko ditu.

2021 03 24 autobusa udalbusa elgoibar udal agintariakUrazandi auzoan igogailua eraikitzeko lanek iraun bitartean, herri barrurako autobus zerbitzua jarri zuen martxan Udalak, auzotarren mugikortasun bermatzeko. Orain, lanak bukatzeko gutxi falta denean, autobusak izandako "harrera ona" ikusita, zerbitzua mantentzea eta "hobetzea" erabaki du Udal Gobernuak, eta abian jarri dute zerbitzuaren lizitazioa.

2021 03 18 2020 11 07 ostalariak babesteko elkarretaratzeaMendaroko Udalak 2020ko Berraktibazio Planaren bigarren fasea jarri zuen abian azaroan, Covid-19aren pandemiaren bigarren olatuan. Orain, merkataritza eta ostalaritza sektorea susperteko eman dituzten laguntzen errepasoa egin eta horien berri eman dute. Udaletik azaldu dutenez, 18.000 euroko inbertsioa egin dute bi laguntza lerroren bidez.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza