Ekaineko ohiko osoko bilkuran gai ugari landuko ditu Elgoibarko udalbatzak, besteak beste, Elgoibarko Udaleko eta Kirol Patronatuko 2020ko Kontu Orokorra onartzea. Mozioak ere landuko dituzte, LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek elkarrekin aurkeztutakoa horietako bat.
Subirautza energetikorako bidean, Mendaroko baliabide energetiko berriztagarrien azterketa eta plafinikazio bat egiteko eta bide horretan urratsak egiteko eskatu zuen EHBilduk 2020ko aurrekontuetan, eta 2021ekoetarako beste partida bat gordetzea ere eskatu zuen, hainbat proposamen eginda. Orain, zabaldu du EH Bilduk egindako proposamen batzuk aurrera egin dutela, esate baterako, ikastolako teilatuan plaka fotovoltaikoak jartzea.
Udalbus zerbitzuari lotutako erabakietan atzera egiteko eskatu dio EH Bilduk EAJk eta PSE-EEk osatzen duten Udal Gobernuari, "autobus zerbitzu egokia" guztien artean zehaztu eta adosteko gaia dela uste baitu. Gainera, Errotaberriko igogailua eraiki arte Udalbus debaldeko zerbitzua izatea eskatu dute.