Herriko enpresei laguntza ekonomikoa emateko 51.500 euroko diru funts bat sortu du Elgoibarko Udalak, enpresa-jarduera berrien ekimena bultzatzeko, jarduera horiek sendotzeko eta negozio bideragarria dutenei eusteko. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 30ean amaituko da.
Elgoibarko Udalbatzak Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako irakaskuntza zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantzari haserako onarpena eman dio, eta, ondorioz eskola kudeatzeko modua aldatu egingo da. Udalaren Kultura Sailari atxikitutako zerbitzua izango da aurrerantzean.
Elgoibarko udalbatzak osoko bilkura egingo du eguaztenean, hilak 25. Inazio Bereziartua eskolari buruzko ordenantza, Karakate-Irukurutzeta mendilerroa babesteari buruzko adierazpena, eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako mozio bat aztertuko dituzte, besteak beste.
Ohiko Osoko Bilkura egingo du Elgoibarko Udalbatzak eguazten honetan, maiatzaren 4an. Streaming bidez zuzenean ikusteko aukera izango den estreinako plenoa izango da, eta zortzi puntuko gai ordena izango du.