Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 03 23 ehbildulantaldeahauteskMaiatzeko Udal Hauteskundeen harira, Elgoibarko Udala kudeatzeko antolatu duen lantaldea aurkeztu du EHBilduk. Jose Luis Ibartzabalek gidatuko duen bederatzi laguneko lantaldea ezagutzera eman dute. Era berean, Herri Programa osatzeko bilkura irekiak deitu ditu koalizioak eguaztenerako eta eguenerako. (bideoa dauka)

Ane Beitia alkategaiarekin batera EAJko zerrenda osatuko duten kideak aurkezten hasi da Elgoibarko EAJ. Lau izen berri eman dituzte: Josu Arraiz, Maialen Gurrutxaga, Blanka Larrañaga eta Gorka Garaizabal. 

2015 02 06 EAJ hautagaiak

2015 01 22 inbertsioprobolatokiaEAJ eta PSE-EEren botoekin onartu ditu Elgoibarko Udalbatzarraren Osoko Bilkurak 2015eko aurrekontuak, baina alkatearen kalitatezko botoa behar izan dute, PSE-EEko zinegotzi batek ezin izan duelako udalbatzarrera agertu. EHBilduk eta PPk kontra bozkatu dute. Aurrekontuaren %14,10 inbertsioetarako bideratuko dute, 1.929.263,5 euro hain justu ere. (ikusi inbertsio nagusien zerrenda eta alderdi politikoen balorazioa)

2015 01 21 nereaalustizadenisitxasoNerea Alustiza izango da Elgoibarko PSE-EEren alkategaia maiatzeko Udal Hauteskundeetan. Sozialisten egoitzan egin dute aurkezpen ekitaldia, eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaiaren laguntza izan du Alustizak. 

2015 01 19 javiernuppElgoibarko Udalbatzarraren Osoko Bilkurak 2015eko Udal aurrekontuei buruzko udalbatzarra egingo du eguenean (urtarrilak 22). Javier Nuñez PP alderdiko zinegotzi bakarrak aurreratu du Udal Gobernu Taldeak (EAJ eta PSE-EE) proposatutako aurrekontuen kontra bozkatuko duela, eta hamabi zuzenketa partzial aurkeztu dizkie aurrekontuei.

2015 01 16 elgoibarzainduzappElgoibarko Udalak Elgoibar zainduz izeneko zerbitzu berria jarri du erabilgarri. Sakelako telefonorako doako aplikazio bat da berez, eta haren bidez, kaleko intzidentzien berri eman ahal izango du herritarrak. Horrez gain, ingurumen arloko kontsultak ere egin ahal izango ditu, app horren bidez. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza