Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 20 mendaro enparantza udaletxeaAdministrari laguntzaile bat kontratatzeko prozesua hasi du Mendaroko Udalak. Kontratuak hiru urteko iraupena izango du gehienez, izendapenetik aurrera.

Herritarrei arreta ematea, arloko gaien administrazio-izapideak egitea eta Udaleko hainbat arlotako espediente eta gaietan administrazio-lanak egitea izango da bere funtzioa.

Lanpostuaren ezaugarriak:

  • Izena: Administrari laguntzailea
  • Sailkapen taldea: C2
  • Lanpostu-mailako osagarria: 19
  • Urteko soldata gordina: 34.861,54 euro
  • Hizkuntza-eskakizuna: 3 HE
  • Lanaldi-erregimena: % 100.
  • Ordutegia: Mendaroko Udaleko bulego orokorren egutegian zehaztutakoa izango da.

Izangaien betekizunak:

  • Espainiako nazionalitatea izatea.
  • 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.
  • Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
  • Eskola-graduatuaren, derrigorrezko bigarren hezkuntzaren (DBH) edo titulazio baliokidearen titulazioa eskatzen da.
  • Euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea duela egiaztatzea.
  • Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ez egotea.
  • Ezgaitasun eta bateraezintasuneko legezko ezein kausatan sartuta ez egotea.


Maiatzaren 4 da lan eskaintzara aurkezteko azken eguna. Hautaketa Enplegu Zerbitzu Publikoak (LANBIDE) hautatutako izangaien artean egingo dute. Era berean, Lanbidek Mendaroko Udalari bidalitako curriculumean agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dituzte interesatuek. Informazio gehiago: www.mendaro.eus edota  943 033 282 telefono zenbakian.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza