Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 14 Udaltzaingoa autoa ElgoibarIa 300.000 kilometro eginak dituen udaltzainen ibilgailu bat ordezkatzeko auto hibrido berri bat erostea erabaki du Elgoibarko Udalak.

Udaltzaingoak erabiltzeko erosiko duten auto berria hibridoa izango da, "ingurumena babestearen aldeko apustua egin eta CO2 isuriak eta funtzionamenduaren ondorioz sortzen diren kontsumoak eta kostuak murrizteko, motor elektrikoa eta motor termikoa uztartuko ditu", azaldu dute Udaletik. Ibilgailuari buruzko xehetasun gehiago ere eman dituzte. " 4 x 4 ibilgailua izango da, bost atekoa eta SUV motakoa, gasolina eta elektrizitatea erabiltzen dituen hibridoa, berez kargatzen dena (entxufatzen ez dena)".

Udalak lehiaketara atera du auto berriaren erosketa. Aurrekontua 35.000 eurokoa da (BEZ gabe). Martxoaren 16a bitarte aurkeztu daitezke eskaintzak. Exekuzio epea hamabi hilabetekoa izango da.

2021ean antzerako auto bat ere erosi zuten Elgoibarko Udaltzaingoarentzako, hibridoa hura ere, Toyota etxekoa.

2023 03 14 udaltzaingoa elgoibar ibilgailuak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza