Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 09 toletxegain geltokia trena gauez BARRENHerri barruan geltoki batetik bestera egiten diren bidaietarako dirulaguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak. 2022an 40 herritarrek eskatu zuten dirulaguntza hau eta Udalak 1.361,47 euro banatu zituen guztira.

Diruz lagunduko diren bidaiak MUGI txartel pertsonalizatuarekin ordaindutakoak izango dira, eta dirulaguntzaren zenbatekoa ezberdina izango da bidaia kopuruaren arabera: 1 eta 20 bidaia artean 0,26 euroko dirulaguntza, 21-50 bidaia artean 0,21 eurokoa, eta 50etik gora, 0,05 eurokoa. Dirulaguntza eskatzeko epea azaroaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaerak elektronikoki aurkez daitezke Elgoibarko Udalaren web orriko herritarren atarian, eta salbuespen gisa, Herritarren Arretarako Zerbitzuan.

Onuradunak eskabide-inprimakian adierazitako kontu korrontean jasoko du dirua banku-transferentziaren bidez.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza