Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 12 mendaro web berrituaDiseinu berria estreinatu du mendaro.eus webguneak aste honetan. Mendaroko Udalak bere zerbitzuei buruzko informazioa emateko modua moldatu du eta eduki berriak sartu dituzte webgunean. 

Aurpegia berritu diote mendaro.eus webguneari. Sonia Garcia alkatearen esanetan, “Web orri honetan Udalak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak jasotzen saiatu gara; uste dut hemen aurkituko dituzuela gure herriaren inguruko argibide eta jakingarri guztiak”.

Informazioa eskaintzeaz gainera, webgunea informazioa jasotzeko tresna ere badela nabarmendu du Mendaroko alkateak, “herritarren parte hartzearekin lortuko dugulako interneteko baliabide hau komunikazio eta zerbitzu tresna bihurtzea”. Era berean, mendaroarrak eta Mendaroko herria sarean ezagutarazteko ere balioko duela dio. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza