Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 02 aitaagirreeraikina2014 06 26Aita Agirre eraikina eraberritzeko proiektuaren idazketa esleitzeko lizitazioaren harira, eraikinaren gaur egungo egoera ezagutzeko bisita gidatua antolatu du Elgoibarko Udalak eguenerako (otsailak 4). Lehiaketa publikoan parte hartuko duten teknikarientzako baino ez da izango bisita, eraikina eta bere egoera barrutik ezagutu dezaten.

Jaso dituzten hainbat eskaerari erantzuna emateko antolatu dutela bisita gidatua jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Bisita bakarra antolatuko dutela gaineratu du. Lehiaketa publikoan parte hartuko duten teknikariek eguenean, otsailaren 4an, 11:00etan agertu beharko dute Aita Agirre eraikinaren arkupeetara. 

Aita Agirre eraikina eraberritzeko proiektua idazteari buruzko iragarkia argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eskaintzak aurkezteko epea datorren otsailaren 16an bukatuko da. Lizitazioan parte hartzeko baldintzak Elgoibarko Udalaren webgunean daude ikusgai, “kontratatzailearen profila” atalean.

Udalak aurkezten diren eskaintzak aztertu beharko ditu ondoren, eta jarritako irizpideen arabera eskaintzarik onena aurkezten duenari esleituko dio kontratua. Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, esleipena datorren maiatza edo ekainean egingo da.

Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza