Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 01 27 txantxangorria irudia udalaAdministrazio publikoek, HAKOBA Hizkuntza Politika gaietarako Herri Administrazioen Koordinazio Batzordearen bidez, hizkuntza zigilu bat sortu dute, irudiaren bidez, herritarrak euskara naturaltasunez erabiltzera gonbidatzeko administrazioarekin dituzten hartu-emanetan. Elgoibarko Udalak bat egin du ekimenarekin eta txantxangorriaren irudia erabiliko du.

Hizkuntza zigilua sortu eta zabaltzearen helburua da, euskaldunak aktibatzea, euskararen erabilera eremu publikoetan hedatzea, eta erabiltzaileak animatzea gure hizkuntza indartu dadin.

Xede nagusia da, herritarrei jakinaraztea, irudi hau erabiltzen duten administrazioek gonbidapena egiten dietela euskara normaltasunez erabiltzeko.

Zigiluaren irudia txantxangorria da, eta berori ezagutarazteko kanpaina bat jarri da abian. Elgoibarko Udalak bat egin du ekimenarekin eta txantxangorriaren irudia zabaltzen hasi da eraikin publikoetan. Hori horrela, honako tokietan daukagu irudia ikusgai: Herritarrentzako Arreta bulegoan, Udalaren webgunean, eta Udalaren ardurapeko gainerako erakundeetan ere badago irudiaren presentzia.

•Kanpainak jarraipena izango du

Jaurlaritzak jakinarazi duenez kanpainak datorren urtean ere jarraipena izango du esparru guztietara zabaltzeko xedez, hala nola, merkataritzara, industriara, aisialdira edota kulturara.

Informazio osoago: www.euskararentxantxangorria.eus

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza