Udala

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 10 udalbatza2011Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren, Udal Gobernua osatzeko pleno bereziak egingo dituzte zapatuan, ekainaren 13an, Elgoibarren eta Mendaron.

Herritarrek adierazi zuten maiatzaren 24ko Udal eta Foru Hauteskundeetan zelako udalak nahi dituzten, eta datorren zapatuan hartuko dute kargua zinegotzi berriek. 12:00etan egingo dituzte Udal Gobernua osatzeko pleno bereziak. 

Alkateak aukeratzeko Adinekoen Mahaia eratuko dute —zinegotzi gazteenak eta zaharrenak osatzen dute—, eta hark izendatuko ditu zinegotzi berriak. Kargua hartzeko, euren eginbeharrak zintzo beteko dituztela hitz eman beharko dute zinegotziek, Estatuko Funtsezko Arau gisa Konstituzioari men eginez.

 Alkatea aukeratzea izango da hurrengo pausoa. Bozketa bidez hautatuko dute zinegotzi kargu hartu berriek. Zerrendaburu diren zinegotzi guztiak dira alkategai, eta boto gehien lortzen dituena izango da alkate. 

Ezusterik ezean, Ane Beitia EAJko alkategaiak hartuko du alkate kargua Elgoibarren, eta Sonia Garcia EHBilduko alkategaiak Mendaron.

 Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza