Bukatu da Irune Berasaluze EAJ alderdiaren alkategaiari galderak zuzenean egiteko aukera (erantzunak barruan). Bihar (maiatzak 14), Sonia Garcia EHBilduren alkategaiaren txanda izango da. 10:30etik aurrera, ordubetez, zuen galderei erantzuten izango da Sonia Garcia. Hala ere, aurrez ere baduzue zuen galderak bidaltzeko aukera Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.
Jose Antonio Rodriguez PSE-EEren Mendaroko Udalerako alkategaiak barren.eus atariko erabiltzaileen galderak erantzun ditu. Komentarioen atalean irakur daitezke herritarrek egin dizkioten galderak eta berak eman dituen erantzunak.
Maiatzaren 24ko Udal eta Foru Hauteskundeetan Elgoibarko eta Mendaroko Udalerako alkategaiei zuzeneko elkarrizketa digitalak egingo ditu barren.eus atariak. Mendaroko alkategaiekin hasiko ditugu elkarrizketa digitalak datorren astean. Hilaren 12,13 eta 14rako lotu ditugu PSE-EE, EAJ eta EHBilduko zerrendaburuak. Elgoibarkoak, berriz, hilaren 18, 19, 20 eta 21erako lotu ditugu. Galderak aurrez bidaltzeko aukera ere eskainiko dugu.