Udal Hauteskundeak 2015

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 


2015 05 08 elgoibarko4alkategaiak

Maiatzaren 24ko Udal eta Foru Hauteskundeetan Elgoibarko eta Mendaroko Udalerako alkategaiei zuzeneko elkarrizketa digitalak egingo ditu barren.eus atariak. Mendaroko alkategaiekin hasiko ditugu elkarrizketa digitalak datorren astean. Hilaren 12,13 eta 14rako lotu ditugu PSE-EE, EAJ eta EHBilduko zerrendaburuak. Elgoibarkoak, berriz, hilaren 18, 19, 20 eta 21erako lotu ditugu. Galderak aurrez bidaltzeko aukera ere eskainiko dugu.

Lehen elkarrizketa Jose Antonio Rodriguez PSE-EEko Mendarorako zerrendaburuarekin izango da datorren martitzenean (maiatzak 12). 

• Alkategaien hitza

Udal eta Foru Hauteskundeei tarte berezia eskainiko die BARRENek, bai paperean eta baita Interneten ere. Aste honetako aldizkarian irakur ditzakezue Elgoibarko alkategaiei eginiko elkarrizketak –Mendaroko alkategaiei eginiko elkarrizketak hurrengo alean argitaratuko ditugu-. 

Interneten, berriz, zuzeneko elkarrizketa digitalak egingo ditugu barren.eus-en. Ordubete izango dute alkategaiek herritarrek zuzenean egingo dizkieten galderei erantzuteko. Hala ere, ordubete horretan ordenagailu aurrean egon ezin duten herritarrei ere galderak egiteko aukera emate aldera, galderak aurrez bidaltzeko aukera ere eskainiko dugu. Horretarako Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira galderak, zein alkategairentzako diren zehaztuta.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza