Udal Hauteskundeak 2015

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 24 udalhauteskundeakudalberriaUdal eta Foru Hauteskundeetako Elgoibarko eta Mendaroko mahairik mahaikako emaitzak eta alderdien lehen balorazioak jaso ditugu. 

EAJ alderdiak botoen erdiak (2.797 boto; %50,3) eskuratu ditu Elgoibarren. Emaitza horiekin, bederatzi zinegotzi lortu ditu Elgoibarko Udalean, gehiengo absolutua, alegia. EHBilduk 1.709 boto eskuratu ditu eta 6 zinegotzi. PSE-EEk 677 boto eta bi zinegotzi eskuratu ditu. PP alderdiak 232 boto jaso ditu, baina ez da nahikoa izan zuen zinegotzi bakarrari eusteko.

EHBilduk 414 botu eta bost zinegotzi eskuratu ditu Mendaron eta EAJk 334 botu eta lau zinegotzi. PSE-EEk, berriz, 67 botu lortu ditu (86 boto 2011n), eta hortaz, galdu egin du orain zeukan zinegotzia.

2015 05 24 udalhauteskundeakkulturetxeaParte-hartze datuak, kontaketaren osteko emaitzak eta zerrendaburuen erreakzioak igandean bertan kontsultatu ahal izango dira barren.eus webgunean.

2015 05 21 anebeitiaelkdigitalaEAJ-PNVren Elgoibarko Udalerako alkategai Ane Beitiak herritarren galderak erantzungo ditu ordubetez, 12:00etatik 13:00etara bitartean. Hala erre, aurrez ere baduzue zuen galderak bidaltzeko aukera, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

2015 5 20 JoseLuisHerritarren galderei erantzuten ari da Jose Luis Ibarzabal Elgoibarko EHbilduren alkategaia. Aurrekoek izan duten bezala, ordubeteko tartea izango du zuen galderei erantzuteko. Hemen bertan egin ditzakezue zuen galderak, iruzkinen atalean.

2015 05 19 nereaalustizaelkdigitala

PSE-EE-ko alkategai Nerea Alustizak erantzun ditu herritarrek zuzenean egindako galderak (erantzunak albistearen barruan). Bihar (maiatzak 20), Jose Luis Ibartzabal EHBilduren Elgoibarko Udalerako alkategaiaren txanda izango da. 12:30etik aurrera, ordubetez, zuen galderei erantzuten izango da. Hala ere, aurrez ere baduzue zuen galderak bidaltzeko aukera Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza