Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak-Equo eta Aliantza Berdea koalizioko ordezkariek, tartean Miren Echeveste ahaldungaiak eta Evaristo Rodriguez Elgoibarrerako alkategaiak, agerraldia egin zuten joan den eguenean Mintxetan, Karakate mendian parke eolikoa egiteko proiektua salatzeko.
Mendaro herriaren egoeraren diagnostikoa egiteko, hausnarketa eta parte-hartze prozesua abiatu zuen EHBilduk duela urtebete, eta prozesu horri amaiera emateko, inkesta ere zabaldu zuen. Mendaron premiarik handiena duten beharrak identifikatu nahi dituzte.