Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 21 pselarrosakbanatzenUdal eta Foru Hauteskunde kanpainaren barruan, PSE-EEko hautagaiak larrosak banatzen aritu dira gaur goizean Elgoibarko kaleetan.

2015 05 19 markelolanoekitaldiaplazan2EAJ-PNVren Gipuzkoako Diputatu Nagusigai Markel Olano Elgoibarren izan zen atzo, Udal eta Foru Hauteskundeetarako kanpaina barruko ekitaldian. Herriko zenbait gune esanguratsura bisita egin zuen Olanok eta udalerri orekatu baterako ardatzak zein diren azaldu zituen. 

2015 05 19 ehbildurenekitaldipolibartzabalElgoibarko EH Bilduko hautagaiez gainera, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak, Garazi Mugertza Deba-Urola barrutiko hautagaiak eta Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak hartu zuten parte atzo (maiatzak 19), Elgoibarko udaletxeko arkupeetan, egin zuten ekitaldi politikoan.

2015 05 08 arnaldootegikulturgileenatxikimendua

24 euskal kulturgilek 'Free Otegi, Free Them All' kanpainari babesa eman ,eta “gizatasunagatik eta justiziagatik”, Arnaldo Otegi askatzeko eta gainerako presoak Euskal Herriratzeko eskatu dute, Donostian egindako agerraldi batean.

2015 04 29 eajekitaldiaMaiatzaren 24an egingo diren hauteskundeak tarteko, Zatoz Elgoibarko plazara izeneko ekitaldi politikoa antolatu du Elgoibarko EAJ alderdiak. Jeltzaleen alkategai Ane Beitiak, Elgoibarko Udala kudeatzeko aurkezten duten lantaldea aurkeztu du jendaurrean (goiko argazkian), kafe baten bueltan antolatutako ekitaldian. (argazkiak dauzka)

2015 03 25 otegiinternationaldeclarationEuropako Legebiltzarreko Basque Friendship taldeak sustatuta, Arnaldo Otegi askatu, euskal presoak etxera izeneko nazioarteko adierazpena aurkeztu zuten, atzo (martxoak 24), Bruselan. Nazioartean ezagunak diren 24 pertsonak sinatu dute Euskal Herriko gatazkaren konponbidea bultzatzeko agiria. 

2015 03 18 dionisguiterasEuskal Herria-Catalunya independentzia bidean! izenburupean mahai-ingurua antolatu du Elgoibarko EHBilduk datorren martitzenerako (martxoak 24). Kataluniak bizi duen unearen inguruan jarduteko eta Bide Katalanaren nondik norakoen berri emateko, Xavier Generó (CIP) eta Dionís Guiteras (ERC) gonbidatu dituzte. Euskal Herria Bilduko parlamentari Marian Beitialarrangoitia izango da hirugarren mahai kidea.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza