Legegintzaldi berrirako dituzten proposamenak jende aurrean azaldu eta defendatu zituzten atzo Elgoibarko lau alkategaik: Maialen Gurrutxaga (EAJ), Aitziber Aranberri (EH Bildu), Araiana Nogales (PSE-EE) eta Evaristo Rodriguezek (Ahal Dugu- Podemos).
Elgoibarko alkategaien arteko mahai-ingurua antolatu dute biharko, maiatzak 23. Musika Eskolan izango da, eta Garazi Ayesta kazetariak dinamizatuko du mahai-ingurua.
Lau bideotan jaso ditugu herritarrek, BARREN bidez, Elgoibarren aurkeztu diren bost alkategaietako lauri eginiko galderak eta haiek emandako erantzunak. (bideoak dauzka)