EAJk lortu ditu boto gehien Elgoibarren Espainiako Kongresurako hauteskundeetan, eta EH Bildu izan da bigarren indarra, 36 boto gutxiago jasota, atzerriko botoa (CERA) zenbatzea falta bada ere oraindik. Hona hemen, Elgoibarko emaitzak, auzoz auzo.
PSOE izan da Elgoibarren hirugarren indarra, baina orain dela lau urteko emaitzekin alderatuta, bera izan da gorakada nabarmenena izan duena. Alderdi Sozialistak 1.294 boto eskuratu ditu (botoen %22,44), eta orain dela lau urte baino 310 boto gehiago.
Mendaron, EH Bilduk estreinakoz lortu du boto kopuru handiena Espainiako Kongresurako Hauteskunde batzuetan. Botoen %34,42 eskuratu du ezker abertzaleko koalizioak, eta 2019ko azaroko hauteskundeetan baino 107 boto gehiago jaso ditu. Azken urteetako tendentzia apurtu da beraz, Mendaron. Bigarren indarran EAJ izan da 278 botorekin (botoen %29,44), eta duela lau urteko emaitzekin alderatuta, 101 boto galdu dituzte jeltzaleek.
∞Lotura duten albisteak:
- EAJk irabazi ditu Espainiako Kongresurako Hauteskundeak Elgoibarren, eta 36 boto gutxiagorekin EH Bildu izan da bigarren indarra (2023-07-23)
- EH Bilduk irabazi ditu estreinakoz Espainiako Kongresurako Hauteskundeak Mendaroan (2023-07-23)