Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 05 13 elkarrekin podemos Elgoibar ekitaldiaMiren Echeveste Elkarrekin Podemos Ezker Anitza-IU Berdeak Equio Alianza Verde alderdiko Gipuzkoako ahaldun nagusiak Elgoibarren egin zuen zapatuan kanpainako ekitaldia, Evaristo Rodriguez Ahal Dugu-Podemosen Elgoibarko alkategaiarekin eta Isabel Fernandez Eibarkoarekin batera.

Echevestek Gipuzkoak mugikortasunaren arloan duen arazoa konpontzeko lan egingo zuela agindu zuen ekitaldian, lurralde kohesioa eta klimaren aldaketaren kontrako borrokan aurrera egitea eragozten duela arrazoituta. Horren harira esan zuen herritarrentzat erakargarria den garraio publikoaren aldeko apustua egingo dutela, horretarako zerbitzuak gehitu, hobetu eta merketuz, helburua, beti ere, doakotasuna dela zehaztuta.

Proposamenen artean, Elgoibartik Debarainoko bidegorria sortzeko konpromisoa agertu zuen: "Eskualdeko herritarren eskaera historikoa da, eta Foru Gobernuak modu sistematikoan entzungor egiten du. Bizikletentzako bide hori aurrekontuetan sartuko dugu".

Evaristo Rodriguezek, bestalde, esan zuen ez dagoela pozik Elgoibarko udal gobernuak gauzak egiteko duen moduarekin eta "herritarrei bizkarra emanda, opakotasun osoz eta jendeari parte hartzen utzi gabe" gobernatzea leporatu zien: "Guzti batzuentzat gobernatzen du, eta inoiz ez ditu konpontzen auzokoak benetan kezkatzen dituzten arazoak". "Arkume-larruz jantzitako otso asko" ikusten dituela nabarmendu zuen, kanpainan "agintzen eta agintzen" eta horren harira esan zuen: “Eman ezazue botoa arlo publikoa benetan defendatzen dutenei, publikotasunetik bakarrik babesten zaigulako denok inor atzean geratu gabe. Eman ezazue botoa zain duen ate birakaririk ez duenari, eta eman ezazue botoa zuei entzun eta gauzak egitea lortzen duenari”.

Azkenik, Isabel Fernández Pejenautek herritarrei eskatu zien “nahikoa dela adierazteko, akabo gure herriekin negozioa egitea, akabo beti berdinak diren gutxi horiei mesede egiten dieten politikekin”. “Ziur gaude politikek pertsonengan zentratuta egon behar dutela, guztion onerako izan behar dutela, herritar guztien ongizaterako. Eta horretaz konbentzituta ez ezik, gobernatu dugun lekuetan gauzatu egin dugu, eta laster gobernatuko dugun leku berrietan ere egingo dugu”, azpimarratu zuen.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza