Arnaldo Otegiren berriketaldiarekin amaitu zen atzo Elgoibarko EH Bilduk udal hauteskundeen harira antolatu duen 'Elgoibar Abante!' solasaldi sorta.
Jon Telleria kazetariak eginiko hainbat gairi buruzko azalpenak eman zituen EH Bilduko buruzagi elgoibartarrak. "Aktualitatearekin zerikusia duten gaiak izan zituen hizpide EH Bilduren koordinatzaile nagusiak, eta politika orokorraren inguruko irakurketa ere egin zuen", azaldu dute EH Bildutik. Ondoren, EH Bilduk landu eta proposaturiko ildo estrategiko desberdinak azaldu zituen Otegik eta udal esparruko hainbat gairi ere tarte bat eskeini zien.