Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 21 alkategaiak elgoibar mendaro udalhauteskundeak2023Elgoibarko eta Mendaroko alkategaiei nahi beste galdera egiteko aukera duzue, BARREN bidez.

 BARRENen jarri gara maiatzaren 28an egingo diren udal hauteskundeei begira. Elgoibar zein Mendaroko alkategaiak elkarrizketatuko ditugu eta hauteskunde aurreko asteetan argitaratuko ditugu elkarrizketa horiek BARREN astekarian eta barren.eus webgunean. Herritarrok ere izango duzue, baina, alkatetzara aurkezten direnei zuzenean galderak egiteko aukera, BARREN bidez.

Horretarako, bidali zuen galderak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo whatssapez 688 655 658 zenbakira. Galdera orokorrak bidali ditzakezue, eta baita zuzenean propio alkategai bati egin beharrekoak ere. Hala bada, zehaztu zeini zuzendutakoa den zuen galdera. Apirilaren 30era arteko epea jarri dugu zuen galderak jasotzeko. Ondoren, alkategaiei eurei pasatuko dizkiegu, eta bideoan jasoko ditugu gero haien erantzunak.

Oharra: Baliteke alderdi gehiagok alkatetzarako zerrendak aurkeztea. Hala balitz, emango genuke horren berri eta zerrendara gaineratu. 

Alkategaien zerrenda:

Elgoibarkoak:

Mendarokoak:

 

2019ko udal hauteskundeen atarian ere egin genizkien bideo-elkarrizketak Mendaroko zein Elgoibarko alkategaiei. Hemen ikus ditzakezue:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza