Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 19 eh bildu elgoibar nerea kortajarena Udal hauteskundeen harira antolatu duten ekitaldi sortaren berri eman du Elgoibarko EH Bilduk. Batetik, hiru solasaldi antolatu dituzte (atzo egin zuten aurrenekoa, irudian); eta, bestetik Elgoibarko zerrenda osoa aurkezteko ekitaldia egingo dute zapatuan.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara aurkeztuko dituen lehen hamar zerrendakideak aurkeztu zituen Elgoibarko EH Bilduk martxoaren amaieran, baina orain lantalde osoaren aurkezpena egingo dute. Zapatuan, apirilaren 22an egingo dute ekitaldia, Kalegoen plazan, 13:00etan hasita.

2023 04 18 eh bildu elgoibar hitzaldia nerea kortajarena atz
Ildo beretik, 'Elgoibar Abante!' izenburupean, hiru solasalditako zikloa antolatu du koalizio abertzaleak Elgoibarrerako. Atzo, martitzena, egin zuten aurrenekoa. Nerea Kortajarena Ibañez (Donostia, 1974) legebiltzarkideak zaintzari buruz berba egin zuen Aitziber Aranberri alkategaiarekin batera Aita Agirre Kulturgunean. "Aukera ona izan zen zementuaren aurrean zerbitzuek duten lehentasuna azpimarratzeko eta zaintza publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko", adierazi dute.
Hurrengo solasaldian Haizea Kortaberria Garetxana (Eibar, 1995) izango da gonbidatua eta gazteen premiak izango ditu hizpide, besteak beste, Euskal Herriko Neska* Gazteen lantalde motorreko kidea den Kortaberriak. Apirilaren 25ean izango da solasaldia, 19:00etan EH Bilduren Bilgunean.
Hirugarren solasaldiko gonbidatua Arnaldo Otegi izango da. "Hobetzeko garaia da!" izeneko hitzaldia emango du politikari elgoibartarrak, maiatzaren 2an, Aita Agirre Kulturguneko hitzaldi gelan, 19:00etan.

2023 04 18 elgoibar abante solasaldiak eh bildu elgoibar kartela

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza