Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 04 11 Mendaro herriaMendaro herriaren egoeraren diagnostikoa egiteko, hausnarketa eta parte-hartze prozesua abiatu zuen EHBilduk duela urtebete, eta prozesu horri amaiera emateko, inkesta ere zabaldu zuen. Mendaron premiarik handiena duten beharrak identifikatu nahi dituzte.

Hilaren 14an mahaia jarriko dute plazan, 18:00etatik 21:00etara, herritarrek inkesta aurrez aurre betetzeko aukera izan dezaten. 

 Mendaron premiarik handiena duten beharrak identifikatu nahi ditu EHBilduk, eta horretarako, aurreko lanketatik eratorritako 23 proiektu nagusi proposatu dizkiete herritarrei, horietatik hamar nagusiak aukera ditzaten. Era berean, baina, beren iritzia modu librean emateko aukera ere eskaintzen diete bigarren puntu batean. Inkesta sare sozialen bidez eta Internetez zabaldu zuten hasieran, baina Mendaroko herritarren sektore jakin batzuek pairatzen duten arrakala digitala dela-eta, beharrezko ikusi dute kalera irtetea eta herritarrei inkesta aurrez aurre betetzeko aukera ematea. Inkesta online betetzeko azken eguna ere apirilaren 14a izango da. Hemen inkestarako lotura.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza