Mendaroarren lehentasunen inguruko Inkesta zabaldu du Mendaroko EHBilduk apirilaren 14ra arte. 23 proiektu nagusi zehaztu dituzte eta herritarrei garrantzitsuenak iruditzen zaizkien 10ak aukeratuko dituzte.
Inkesta betetzeko bi bide nagusi aurreikusi dituzte EH BILDUn. Batetik whatsapp eta email bidez Mendaroko herritarrei zabalduko dieten online inkesta bat baliatuko dute. Bestalde, mahai bat jarriko dute Herriko Enparantzan apirilaren 14an. Informazio guztia: https://ehbildumendaro.wordpress.com/